XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuinean agertzen diren zifrek, prozesuan, xahutzen edo zurgatzen den beroa adierazten dute.

Beroa xahutzen bada, plus (+) zeinua erabiltzen da berori adierazteko.

Zurgatzen denean aitzitik, minus (-) zeinua erabiltzen da.

5.4. FUNTZI0 TERMODINAMIKOAK.

Aurreko erreakzioetan nahiko garbi egiazta dezakegu energiaren eta erreakzio kimikoaren arteko erlazioa.

Baina hori ez da nahikoa, adibidez, zera adierazteko: zergatik HCI konposatua berez disolbatzen da uretan eta Campsup6;Hampsup6; ez da berotuta ere disolbatuko?.

Prozesu kimikoak aurkitu, ulertu eta aurresan ahal izateko funtzio termodinamikoak behar ditugu.

Garrantzirik handienekoak ondoko hauek dira: barne-energia, entalpia, entropia eta energia askea.

Funtzio termodinamiko guzti hauek badituzte ezaugarri amankomun batzuk.

Alde batetik egoera-funtzioak dira, hots, hasierako eta bukaerako egoeren baldintzenpean daude.

Bigarrenez, magnitude estentsiboak dira; sistemaren puntu guztietan balio berdina dutela alegia.

Hirugarrenez, funtzio termodinamiko guztiak egoera-ekuazioen bidez erlazionatzen dira.

5.5. BARNE-ENERGIA.

Barne-energia, sisteman dauden energia guztien batura da.

Energia desberdin hauen sorrera, honako fenomeno hauetariko batean egon daiteke: Translazioan (Et), errotazioan (Er), bibrazioan (Ev), molekulen arteko erakarpen elektrikoen (Ee) eta nuklearrean (En).

Beraz: .